Tuesday, October 13, 2015

Blog honen idazleen oharra

Blog hau tresna frogatzeko erabili genduan. Une honetan ez dogu ikasleakaz erabilten eta, beraz, ez dogu eguneratzen.

Erlijioko ikasgaian zer egiten dogun jakin gura badozu, idatzi mezua administratzaileari edo bisitatu gure Erlijio 2.0ko blog nagusia: Erlijio 2.0

Eskerrik asko bisita egiteagaitik, parkatu eragozpenak.

Thursday, February 28, 2013

Talde lanaren balorazinoa






Amaitu doguz jada gure inguruan behartsuenei laguntzen dabizenei egin deutsegun errekonozimendu txikia. Caritas, Mugarik Gabeko Medikuak, Casilda Iturrizar... asko eta anitzak izan dira ekarri dozuezan adibideak. Eta adierazgarriak oso, egin dozuezan aurkezpenak.

Lana egin ostean, pentsatzeko eta hausnarketa egiteko momentua heldu jaku. Egin dozuen talde lana baloratzeko, bete egizue, mesedez, beheko lotura honi sakatuta agertuko jatzuen inkesta.

Eskerrik asko.

Talde lanaren balorazinoa

Thursday, January 24, 2013

Txalo bero bat behar dabenei laguntzen deutsieen guztiei!!!

Kaixo lagunok!!!

Ikasturtea aurrera doa eta gero eta hurbilago ikusten dogu DBHko etapa. Konturatu orduko ikastolako nagusien artean egongo gara Bigarren Hezkuntzako eraikinean.

Azkeneko egunetan JOBen liburuko pasarte batzuk irakurri doguz klasean eta harek izandako pazientzia handia mirestu dogu. Zoritxar asko bizi behar izan ebazan, gure inguruko askori pasetan jaken legez. Behartsuei laguntza eskaintzen deutsien guztiei lana esketzeko eta aintzat hartzeko, proiektu barri bat hasiko dogu hurrengo egunetan.

Ezagutzen dozu ondorengoetako baten bat? Ezagutu gura dozuz?



Sartu JOBen izena dauan blog honetako atalean eta informazino gehiago irakurri ahal izango dozu!!!

Thursday, September 20, 2012


Gizakia gizaki danetik itaunak egin deutsoz bere buruari. Garrantzitsuenetako bat, NONDIK GATOZ?

Seguruenik, zuek be, ikasleak, itaun hori egin deutsazue zuen buruari. Eta erantzun bat baino gehiago izango dozue. Guk ezer gehiago esan baino lehen, zergaitik ez deuskuzu zuk esaten?

Klikatu hemen behean eta emon egiguzu zure iritzia.

 Ariketa1